Lehen hezkuntzako espezialitatea ikasten ari naiz. Blog honek, IRAKASLEentzako informazioa eskaintzen du, hain zuzen ere, KOMUNIKAZIOAri buruzkoa. Izan ere, hezkuntza arloan, momentu orotan komunikatzen ari gara eta horrek, komunikazioa premiazko tresna batean bihurtzen du.

Komunikazioarekin zerikusia dituzten aspektu desberdinak aurkitu daitezke. Urteak pasa ahala, komunikazioari buruzko ezagupen berriak agertu dira, horretan ere oinarrituko gara.





2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

GURASO ETA SEME-ALABEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA

Urteak pasa ahala, guraso eta seme-alaben komunikazioa ere aldatuz joan da, hala nola, denbora falta dela eta, baliabide desberdinak direla eta... Saretik honi buruzko informazioa bilatzen nengoela, primerako artikulua aurkitu dut, non gai hau zuzen azaltzen duen. Nire ustez, interesekoa da eta erraz irakurtzekoa, klikatu inzenburuan:


Irakasleok badugu geurea, baina gurasoak ere seme-alaben heziketan premiazko eragina dute. Guztiok elkar lan egiten badugu, aurrekakuntza positiboak ikusiko ditugu!

Badaude eskola batzuetan honetan lan egiten, hitzaldi tailerrak egiten. Gurasoek haien esperientziak kontatuz eta teoria pizka bat jaso asko lortu daiteke. San Fermin ikastola horietako bat da.

Hona hemen, Nere Mendizabalen hitzetan gai honi buruzko hausnarketa txiki bat, baina oso sakona dena:


2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

GABON DESBERDINAK BESTEEI KOMUNIKATU!


Laster GABONAK dira!

Urtero bezala, eskolan gabonak ospatzen ditugu, elkar zorionduz eta hainbat ekintza antolatuz. Epe honetan, orain arte azaldu dudan guztia kontuan hartu daiteke, hala nola, ahozkoa ez den komunikazioa, gaitasunak... Baina gauza ugari kontuan hartu behar ditugu irakasleok, hala nola, gurasoekiko harremanak, kultura aniztasunak,ekonomia...

Gabonak pertsona bakoitzarentzat desberdinak dira. Eta interesgarria iruditzen zait bakoitzak bere ikuspuntua espresatzea eta besteei komunikatzea. Horrela, elkar ezagutu gaitezke eta zer-nolako desberdintasunak ditugun ikusteko eta errespetatzeko. 

Horretarako, irakasleei proposatzen diet, ikasle guztiak aspektu guztietan ezagutzea. Klasean, ikasle desberdinekin topatzen garelako urteetan zehar eta hori lantzea garrantzitsua da. Beti ere, ikasleek jakin behar dute desberdintasunak edukitzea ez direla baztertzeko aitzaki bat, baizik eta besteak diren moduan ezagutzeko eta errespetatzeko. Adibidez, egungo krisiengatik, gabonak ez dira guztiontzat berdinak, bakoitzak onartu behar du eta errespetatu behar du besteen egoera. Txikitatik hori ondo plazaratzen badakigu, etorkizunean arazoak ekidituko ditugulakoan nago. Guztienganako errespetua bultzatu behar dugu!

Honekin irakasleei proposatu nahi diet, jarduera desberdinak klasean bultzatzea, baita oporretan ere. Adibidez, gutunak ikasleen artean, irakaslea barne, elkartrukatzea: gabonak zoriontzen, bakoitzak zer egiten ari den komunikatzen, familia deskribatzen...eta oporretik etorritakoan nahi duenak bere gutuna irakur dezan.

Aurreko sarreran esandako aplikazioak ere kontuan hartu dezakezue, eskuz idatzi ez baduzue nahi. Animo eta elkar ezagutu!

Hemen uzten dizuet ikasle hauek sortutako abestia, esandakoarekin zerikusia duena:

 

GABON ZORIONTSUAK IZAN ETA URTE BERRI ON!