Lehen hezkuntzako espezialitatea ikasten ari naiz. Blog honek, IRAKASLEentzako informazioa eskaintzen du, hain zuzen ere, KOMUNIKAZIOAri buruzkoa. Izan ere, hezkuntza arloan, momentu orotan komunikatzen ari gara eta horrek, komunikazioa premiazko tresna batean bihurtzen du.

Komunikazioarekin zerikusia dituzten aspektu desberdinak aurkitu daitezke. Urteak pasa ahala, komunikazioari buruzko ezagupen berriak agertu dira, horretan ere oinarrituko gara.





2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

GURASO ETA SEME-ALABEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA

Urteak pasa ahala, guraso eta seme-alaben komunikazioa ere aldatuz joan da, hala nola, denbora falta dela eta, baliabide desberdinak direla eta... Saretik honi buruzko informazioa bilatzen nengoela, primerako artikulua aurkitu dut, non gai hau zuzen azaltzen duen. Nire ustez, interesekoa da eta erraz irakurtzekoa, klikatu inzenburuan:


Irakasleok badugu geurea, baina gurasoak ere seme-alaben heziketan premiazko eragina dute. Guztiok elkar lan egiten badugu, aurrekakuntza positiboak ikusiko ditugu!

Badaude eskola batzuetan honetan lan egiten, hitzaldi tailerrak egiten. Gurasoek haien esperientziak kontatuz eta teoria pizka bat jaso asko lortu daiteke. San Fermin ikastola horietako bat da.

Hona hemen, Nere Mendizabalen hitzetan gai honi buruzko hausnarketa txiki bat, baina oso sakona dena:


2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

GABON DESBERDINAK BESTEEI KOMUNIKATU!


Laster GABONAK dira!

Urtero bezala, eskolan gabonak ospatzen ditugu, elkar zorionduz eta hainbat ekintza antolatuz. Epe honetan, orain arte azaldu dudan guztia kontuan hartu daiteke, hala nola, ahozkoa ez den komunikazioa, gaitasunak... Baina gauza ugari kontuan hartu behar ditugu irakasleok, hala nola, gurasoekiko harremanak, kultura aniztasunak,ekonomia...

Gabonak pertsona bakoitzarentzat desberdinak dira. Eta interesgarria iruditzen zait bakoitzak bere ikuspuntua espresatzea eta besteei komunikatzea. Horrela, elkar ezagutu gaitezke eta zer-nolako desberdintasunak ditugun ikusteko eta errespetatzeko. 

Horretarako, irakasleei proposatzen diet, ikasle guztiak aspektu guztietan ezagutzea. Klasean, ikasle desberdinekin topatzen garelako urteetan zehar eta hori lantzea garrantzitsua da. Beti ere, ikasleek jakin behar dute desberdintasunak edukitzea ez direla baztertzeko aitzaki bat, baizik eta besteak diren moduan ezagutzeko eta errespetatzeko. Adibidez, egungo krisiengatik, gabonak ez dira guztiontzat berdinak, bakoitzak onartu behar du eta errespetatu behar du besteen egoera. Txikitatik hori ondo plazaratzen badakigu, etorkizunean arazoak ekidituko ditugulakoan nago. Guztienganako errespetua bultzatu behar dugu!

Honekin irakasleei proposatu nahi diet, jarduera desberdinak klasean bultzatzea, baita oporretan ere. Adibidez, gutunak ikasleen artean, irakaslea barne, elkartrukatzea: gabonak zoriontzen, bakoitzak zer egiten ari den komunikatzen, familia deskribatzen...eta oporretik etorritakoan nahi duenak bere gutuna irakur dezan.

Aurreko sarreran esandako aplikazioak ere kontuan hartu dezakezue, eskuz idatzi ez baduzue nahi. Animo eta elkar ezagutu!

Hemen uzten dizuet ikasle hauek sortutako abestia, esandakoarekin zerikusia duena:

 

GABON ZORIONTSUAK IZAN ETA URTE BERRI ON!







2013(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

IDAZTEN ETA IRAKURTZEN ERE KOMUNIKATZEN GARA!

Txikitatik hasten gara idazten eta irakurtzen. Horrek ere, komunikazioa ahalbidetzen du. Aitzinean, sinboloen bidez eta irudien bidez komunikatzen zen. Baina, denbora pasa ahala, idazmenean eta irakurmenean aldaketak sortzen hasi dira, hala nola, letrak, kodigoak, baliabideak, teknologia... 

Lehen hezkuntzan, bi gaitasun hauek: idazteko gaitasuna eta irakurtzeko gaitasuna, irakastea geure ikasleei oso garrantzitsua da. Eguneko bizitzan zehar, maiztasunez erabili izan ohi ditugun gaitasunak direlako, norberaren nahiak espresatzeko baliabide oso eraginkorra delako, besteak beste.
 Horrez gain, gaitasun bi hauek landuz beste hainbat gaitasun ere lantzeko balio du, gaiaren araberakoa hain zuzen ere. Adibidez, batuketak eta kenketak egiten ari bagara, matematikarako gaitasuna ere lantzen ari gara.

Sarrera honekin, proposatu nahi dizuet, ikasleekin egiteko hainbat ariketa dinamiko. Zeren eta, irakasleek modu eraginkor eta dibertigarri batean irakasten badiegu egin beharreko lana ikasleei, ikasleek erakarri egingo ditugu eta idazmenean eta irakurmenan aritzea bultzatuko diegu. Horretarako, bizitzan zehar erabiliko dituzten egoerak planteatzea egokia iruditzen zait. Adibidez, animalien gaia lantzen ari bagara, animaliekin istorio bat sortzea.

 Oraingo baliabideak edukiz, modu askotara lantzeko aukera dugu eskolan irakasleok, hain zuzen ere, eskuz ala digitalki. Egun, teknologia berriak direla eta, eskola gehienetan 2.0 proiektua bultzatzen ari dira. Ikasleek digitalki mugiarazteko. Baina ez soilik informazioa jasotzeko, baizik eta haiek informazioa ere sortzeko. Filosofia hori bultzatuz, ikasleek motibatuago lan egingo dutelakoan nago eta modu dimaniko batean gidatzen baditugu gero eta hobeago izango da lortu nahi dugun emaitza.

Hona hemen, gustoko eta probatu ditudan hainbat aplikapen idazmena eta irakurmena ahalbidetzen dutenak, izenetan klikatuz orrialde ofizialetan sar zaitezkete, batzuetan erabiltzeko harpidetzea derrigorrezkoa da:

1. GLOGSTER

Mural virtuala egitea ahalbidetzen du.

2. STORYBIRD

Istorioak sortzeko balio duen aplikazioa.

3.PICMONKEY

Postalak sortzeko balio duen aplikazioa.

4. SCRATCH

Istorio interaktiboak, jokoak eta animazioak sortzen ahalbidetzen duen aplikazioa da.


 Besteekin konpartitu daitezkeen aplikazioak dira, taldeka zein banaka sortzekoak... Irakasleok soilik ondo erabiltzen irakatsi behar diegu. Sarean denetarik aurkitu daiteke, milaka aplikazio daude, hauek baino hobeagoak egongo dira, baina hori bakoitzaren nahien arabera izango dira.
 








HABLAR DE GLOSTER DE ACER IPUINAK Y KOMIKIAK



2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

AZAROAK 21: IKASLE GREBA

BORROKA EGUNA.HEZKUNTZA PUBLIKOA GUZTIONA DA! 

Gaur, azarorak 21, ikasle greba izan dugu, Bilbon, hain zuzen ere, 12:30etan. Greba honen arrazoi nagusia, pasaden hilabetean LOMCE onartu egin dela da, azaroak 20an Senatuak onespena eman du, baina Kongresuak abenduan azkenengo baieztapena eman beharko dio. LOMCE aurrera aterako dela dirudi.  

Geuk ikasleok, ikasle arautegian dioen bezala, geure eskubideak defendatzeko aukera dugu, baita ere aldarrikapen eta protesta akademikoak egiteko.

2.7. Artikulua Beren eskubideak defendatzea, eta aldarrikapen eta protesta akademikoak egitea. Etenaldi akademikoa erabakitzeak ez ditu ondorioak izango ikaslea eskoletara joateari dagokionez; edonola ere, erabaki horrek ez du, inola ere, finkatutako ebaluazio-egutegia aldatuko. Beraz, ezin izango dira ebaluazio-probak finkatu, hitzartutako datan aurreikusi ez badira.

Greba honen azalpenak eta arrazoiak zabalago ikus dezazuen wedgune honen bidez ikus dezakezue: IKASLE GREBA

Besterik gabe. Hezkuntza Publikoa gurea da eta bere etorkizuna gure eskuetan dago.

HEZKUNTZA EZ DAGO SALGAI! DEFENDA DEZAGUN!


2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

GIZAKIOK ETA URRITASUNAK

Badakigunez, ezintasuna duten pertsonak badirela gure artean. Ezintasun desberdinak eta anitzak gainera. Batzuetan, elkar komunikatzeko zailtasunak agertzen zaizkigu, urritasun horiekiko informazio gutxi dakigulako edota momentu konkretu batzuetan nola komunikatu gaitzake ez dakigulako.

Urteak pasa ahala, hobekuntzak agertzen ari dira komunikazio hori errazteko, hala nola, kurtsoak, informazioa eskuratzeko baliabide ugari... Baina guztiok erraztasunak izateko gure partetik zerbait egin beharko dugu.

Irakasleok, komunikatzeko arazoak dituzten umeekin, familiekin edota hezkuntzarekin erlazioa dituztenekin pertsona ororekin harremanetan egon ohi gara. Eta urritasun horiek dituzten pertsonak agertzen zaizkigunean, nola komunikatuko gara?

Anitz urritasunak daude, batzuk ezagunak ditugu, baina badaude ere kasu bereziak. Jarraian, lau ezintasunei buruzko informazioa eskura dezakezue urritasun bakoitzean klikatuz:

1. Autismoa.

Eusko Jaurlaritzako informazioa da, dokumentu potoloa da, baina informazio aldetik osotasunean dagoela esan dezaket. Gainera, ikasleei begira dago.

2.Entzumen urritasuna

3.Ikusmen urritasuna.

4.Adimen urritasuna.

Aurreko hirurak, HPB ezagutzen wedguneko informazioa da, interesgarria eta informazio ugari dago, erraz irakurtzen da.


------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Informazioa landu ondoren, lau urritasunei buruzko bideoak hementze uzten dizuet:

AUTISMOA 
 (Gazteleraz) Irudien bitartez ikus eta ulertu dezakegu ezintasun hau.



ENTZUMEN URRITASUNA
(Gazteleraz) Entzumen arazoak dituztenekin nola komunikatu gaitezkeen eta beraien alfabetoa azaltzen digun bideoa da hau:




IKUSMEN URRITASUNA

Honetan, bideo bat aurkeztu ordez, ONCE elkarteari buruzko informazioa eskaintzen dizuet, konkretuki, hezkuntzarekin lotuta dagoen saila.
 Hemen klikatuz informazioa ikus dezakezue: ONCE

 Nire aburuz eta esperientziagatik, elkarte honek urritasunak dituzten pertsonengatik gauza ugari lortu dute eta languntza ugari eskaintzen du. Elkarte honek, ikasleek elkartea bizitatzeko aukera ematen du. Nik birritan joan naiz eta bietan gauza ugari ikasi ditut. animatzen zaituztetet ikasleekin hona txango bat egitera! Informazio ugari jaso dezakezue eta.


ADIMEN URRITASUNA

 

2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

AHOZKOA EZ DEN KOMUNIKAZIOA 2

Aurreko sarrerarekin jarraituz, bigarren atala azalduko dizuet. Badaude, beste osagai batzuk non ahozkoak ez direnak eta komunikatzeko baliogarriak diren.

 Aurrekoan, portaera/jarreran zentratu nintzen eta oraingoan hauetan oinarrituko naiz:
  1. Aurpegi adierazpena
  2. Irribarrea
  3. Keinuak
  4. Kontaktu fisikoa
  5. Itxura
Hauen azalpenak irakurtzeko, klikatu: AHOZKOA EZ DEN KOMUNIKAZIOAREN OSAGAIAK
Ikus daitekeenez, sintaxia erabili gabe ere elkar komunikatu gaitezke. Izan ere, hitzik gabeko komunikazio hori aintzinatik dator.

Hona hemen adibide adierazgarri batzuk:

IRRIBARREA

Nik zoriontasun irribarrea eskaintzen.
 KONTAKTU FISIKOA

Laguntasuna adierazten duen kontaktua.
BAITA ANIMALIEKIN ERE

Nire laguna, bere katu maitagarriarekin.


Honekin amaitzeko, hemen uzten dizuet beste orrialde interesgarri bat, non azalpenak eta adibideak ere aurkezten diren: PORTAERAREKIN KOMUNIKATZEN GARA.

Nire aburuz, gurasoentzat komunikazio ezaugarri hauek garrantzitsueak ere badira, beraien seme-alabeekin komunikazio on eta osasuntsu bat izateko, edota arazoren bat egotekotan hura detektatzeko. Irakasleok, honi buruzko informazioaz baliatuz, gurasoei eskaintzeko aukera eman beharko genieke, etxean ere aztertzeko.


2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna

AHOZKOA EZ DEN KOMUNIKAZIOA

Honetan, pertsonok elkar komunikatzen garenean, jarrera desberdinak erabiltzen ditugu. Jarrera horiek, bere esanahia dauka eta horrek pertsona deskribatu dezake. Honek, ahozkoa ez den komunikazio moduan ezagutu dezakegu.

Jarrera/portaera:
Elkar komunikatzen garenean, eta hitz egiten ari den pertsonak jendeari maiz begiratzen duenean, pertsona hori atseginatzat hartzen dugu. Aldiz, hizketan dabil pertsona begidara finkoarekin komunikatzen denean menderatzailetzat hartzen dugu. 

Begiradarekin interesgarria den beste gauza bi:

- Begi-niniak dilatatzen badira, interesaren seinale da.
- Begiratzeari uzten dion lehenengoak sumisioaren seinale da.

Bestetik, honekin batera emozioaren adierazpena ikus dezakegu, pertsona batek maiz begiratzen duenean emozioen adierazpena areagotzen du, hala nola, amarrua. Aldiz, gutxi begiratzen duen pertsonak lotsa plazaratzen du.

Hortaz gain, ere hizketari laguntzen dio. Gehiago begiratzen duen pertsonak hizlaria bada, ziurtasuna bermatuko du. Baina, entzunlea bada, hizlariarengan erantzun gehiago sortuko du.

Begiradaz gain, badaude beste portaera batzuk non esanahi bat daukan. Jarraian, utziko dizuet gorputz hizkuntza deituriko taula batzuk, interesgarriak direlako eta geure ikasleen jarrerak aztertzeko baliagarriak direnak:





2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

KOMUNIKAZIO BALIABIDEAK EZAGUTZEN!


Gaur egun, komunikatzeko modu desberdinak ditugu eta lehen hezkuntzan erabiltzeko baliagarriak izan daitezkeelakoan nago. Hona hemen, gizakiok erabiltzen ditugun komunikazio baliabide batzuk:

Bestetik, gai honekin zerikusi handia duen aldizkari bat uzten dizuet. Honetan, aiaraldea.com wedguneak, euskaldun komunikazioa nabarmentzen du, baina teknologiaren inguruan.Wedgune honek, sarearen espazioaz baliatuz, teknologia eta komunikazio bide berriak jorratzen ditu. dituen helburuak, atalak azaltzen dizkugu. Aldizkari honetan wedgune honen, deskribapena azaltzen du, nik wegunea miatzera animatzen zaituztet, niretzako interesgarria iruditu zaidalako.

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

KOMUNIKATZEN!

Lehenengo sarrera honetan, komunikazioa zer den aipatuko dut. Ondoren, Txanela proiektua, lehen hezkuntzako derrigorrezko ikas materiala dena, komunikatzen ikasi konpetentzia azaltzen digu. Nire aburuz, horrek zereikusia duela eta interesgarria dela pentsatzen dut. 

 Komunikazioa definitzerako orduan, informazioa trasmititzeko balio duen ekintza dela esan dezakegu. Pertsonen arteko ezinbesteko jarduera, bai pertsona izateko, bai gizartean bizi ahal izateko. 

 Txanela proiektuaren inguruan, hona hemen bere aburuz komunikatzen ikasi gaitasunaren esanahia. Lehen esan den moduan, lehen hezkuntzara bideraturik dagoen definizioa da.

2013(e)ko urriaren 17(a), osteguna

AURKEZPENA

Bilboko Irakasleen unibertsitate eskolako ikaslea naiz, hain zuzen ere, lehen hezkuntzako espezialitatea ikasten ari naiz.

Blog honen helburu nagusiena irakasleei nire ezagupenak plazaratzea edota besteenak erraztea izango dira. Horretarako, izenburuan eta sarreran agertzen den gaian zentratuko da blog hau: KOMUNIKAZIOA, beti ere, hezkuntzarekin erlazioa izanez.

Zergatik gai hori aukeratu dut?

Bizitzan zehar denbora osoan komunikatzen ari garelako, modu ezberdinez eta jende desberdinarekin. Baita ere, espezie desberdinekin. Urteak pasa ahala, komunikazioan aldaketa ikaragarriak suertatu dira eta horiek azaltzen saiatuko naiz. Bestetik, HEZKUNTZArekin erlazio zuzena dauka, momentu orotan zaudelako komunikatzen, eta arlo honetako ezinbesteko tresna bat delako.

Arrazoi anitz daude aukeraketa hau egin nuenean, baina hobe da arira joatea eta honi buruzko informazioa sortzen hastea!

Espero dut, zuen interesekoa izatea eta baliogarria izatea. Bestetik, zalantzaren bat edo iradokizunen bat izatekotan, KOMUNIKATU!