Lehen hezkuntzako espezialitatea ikasten ari naiz. Blog honek, IRAKASLEentzako informazioa eskaintzen du, hain zuzen ere, KOMUNIKAZIOAri buruzkoa. Izan ere, hezkuntza arloan, momentu orotan komunikatzen ari gara eta horrek, komunikazioa premiazko tresna batean bihurtzen du.

Komunikazioarekin zerikusia dituzten aspektu desberdinak aurkitu daitezke. Urteak pasa ahala, komunikazioari buruzko ezagupen berriak agertu dira, horretan ere oinarrituko gara.





2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

GABON DESBERDINAK BESTEEI KOMUNIKATU!


Laster GABONAK dira!

Urtero bezala, eskolan gabonak ospatzen ditugu, elkar zorionduz eta hainbat ekintza antolatuz. Epe honetan, orain arte azaldu dudan guztia kontuan hartu daiteke, hala nola, ahozkoa ez den komunikazioa, gaitasunak... Baina gauza ugari kontuan hartu behar ditugu irakasleok, hala nola, gurasoekiko harremanak, kultura aniztasunak,ekonomia...

Gabonak pertsona bakoitzarentzat desberdinak dira. Eta interesgarria iruditzen zait bakoitzak bere ikuspuntua espresatzea eta besteei komunikatzea. Horrela, elkar ezagutu gaitezke eta zer-nolako desberdintasunak ditugun ikusteko eta errespetatzeko. 

Horretarako, irakasleei proposatzen diet, ikasle guztiak aspektu guztietan ezagutzea. Klasean, ikasle desberdinekin topatzen garelako urteetan zehar eta hori lantzea garrantzitsua da. Beti ere, ikasleek jakin behar dute desberdintasunak edukitzea ez direla baztertzeko aitzaki bat, baizik eta besteak diren moduan ezagutzeko eta errespetatzeko. Adibidez, egungo krisiengatik, gabonak ez dira guztiontzat berdinak, bakoitzak onartu behar du eta errespetatu behar du besteen egoera. Txikitatik hori ondo plazaratzen badakigu, etorkizunean arazoak ekidituko ditugulakoan nago. Guztienganako errespetua bultzatu behar dugu!

Honekin irakasleei proposatu nahi diet, jarduera desberdinak klasean bultzatzea, baita oporretan ere. Adibidez, gutunak ikasleen artean, irakaslea barne, elkartrukatzea: gabonak zoriontzen, bakoitzak zer egiten ari den komunikatzen, familia deskribatzen...eta oporretik etorritakoan nahi duenak bere gutuna irakur dezan.

Aurreko sarreran esandako aplikazioak ere kontuan hartu dezakezue, eskuz idatzi ez baduzue nahi. Animo eta elkar ezagutu!

Hemen uzten dizuet ikasle hauek sortutako abestia, esandakoarekin zerikusia duena:

 

GABON ZORIONTSUAK IZAN ETA URTE BERRI ON!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina